Zikinkeria Jadarreko gel hidroalkoholikoan

Herritarren txokoa 2020ko abuztuaren 4a

Jadarre auzoko bizilagun talde bat haserre da. Azaldu dutenez, igogailuaren ondoan jarritako gel hidroalkoholiko depositoan zikinkeria pilatu da –harrak barne–, eta depositoa gelaz betetzerakoan ez dute hau garbitu. 

"Gel banagailua ustelduta dago, eta hori ez da onargarria. Zikinkeria hutsa da. Udalari eta garbiketaz arduratzen den enpresari gaian eskua hartzea eskatzen diogu", dio Jadarreko bizilagun hauek igorritako oharrak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide