Bach ispilu aurrean jarri du Conductus Ensemble taldeak, parrokian

Juan Luis Romatet

Donostiako Musika Hamabostaldiko bigarren kontzertua izan zen atzo San Pedro parrokian, Zumaiako 36. Musika Jaialdiaren barruan. Bach ispilu aurrean izeneko kontzertua eskaini zuen Andoni Sierrak zuzentzen duen Conductus Ensemble taldeak. 

Kontzerturako gonbidapenak lehen egunean agortu ziren, eta parrokiara gerturatu zirenek izan zuten Bachen musikarekin gozatu galanta jasotzeko parada. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide