Ainhoa Larrañaga eta Iosu Arranz izan dira 'Udak dakarrena' saioan

Juan Luis Romatet 2020ko abuztuaren 7a

Udak dakarrena saioa Zumaian ari dira egiten aste honetan, kirol portuan kokatutako setean, eta herriko jendea elkarrizketatzen du Julian Iantzi aurkezleak. Atzoko saioan Ainhoa Larrañaga eskubaloi jokalaria eta Iosu Arranz Txopa tabernako sukaldaria izan ziren gonbidatuak.

Horiez gain, Santiago hondartzako erabiltzaileak, eta Portutxiki kantinako eta Mikel Bermejo sukaldariaren txokoko lagunak ere elkarrizketatu zituzten.

Hemen ikus daiteke saioa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide