Mutrikuko finala jokatuko du gaur Goikoetxeak, atzo Donibane Lohizunekora heldu ondoren

Juan Luis Romatet 2020ko abuztuaren 7a

Mutrikuko masterreko finala jokatuko du gaur Iñaki Osa Goikoetxeak, Manci mutrikuarrarekin bikotea osatuta. Goixerri eta Lekerika izango dituzte aurkari. Jaialdia 22:00etan hasiko da Miruaitz frontoian. Sarrerak agortuta daude dagoeneko. 

Mutrikuko partida jokatu aurretik, atzo, Donibane Lohizuneko hirugarren masterreko finalerdia jokatu zuen zumaiarrak. Ibon Aldazabalekin osatu zuen bikotea, eta erraz nagusitu ziren Beaskoetxea eta Basqueren aurkako partidan. Erakustaldia eman zuen atzo Goikoetxeak, eta bi setetan irabazi zuten bere finalerdia (15-6, 15-4)

Beste finalerdian Jon Tambourindeguy eta Lekerika, Barandika eta Aimarren aurka aritu ziren. Partida hau ere bi setetan erabaki zen Tambourindeguy eta Lekerikaren alde (11-15, 12-15).

Finala asteartean jokatuko dute, Donibane Lohizuneko Campos Berri frontoian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide