Borroka eta azal arrotzak Odietako dantzagunean

Juan Luis Romatet

Zumaiako 36. Musika Jaialdiko azkenaurreko ekitaldia egin zen atzo, Odieta frontoian. Pilotalekua dantzagune bihurtu zen, eta bi koreografia ikusteko aukera izan zen: Lasalaren Fight, eta Myriam Perez Cazabonen Nire azalean arrotz. 

Aurtengo jaialdia gaur amaituko da, Oreka TX musika taldeak emango duen kontzertuarekin. Saioa 19:30ean izango da, Zumaiako Herri Eskolako patioan, 19:30etik aurrera. Koklea izeneko proiektu berriarekin dator taldea Zumaiara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide