Ibilgailu anfibio bat Zumaian, 1960ko hamarkadan

Juan Luis Romatet 2020ko abuztuaren 10a

Auto anfibio bat ikusteko aukera izan zen atzo, Zumaian. Baina, ez da hau izan herrian ibilitako lehen ibilgailu anfibioa.

Carmelo Larburuk bidali digun argazki honetan ikus daiteke mota honetako beste auto bat, itsasadarreko uretan zehar. 1960ko hamarkada erdi aldera izan zela dio: "ur festak ziren Zumaian. Etorri, eta arranplatik jaitsi zen; bira bat eman, eta martxa egin zuen. Atzerritarrak ziren, eta auto gorri hark aho zabalik laga zigun".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide