ETE eta LGT Ligetako zazpi taldek eskatu dute Bermeo eta Portugaleten kanporaketetan parte hartu ahal izateko gonbidapena. ETE ligako sei klubek egin dute eskaera: Ondarroa Arraun Elkartea, Deusto Tecuni Bilbao, San Juan, Tolosaldea Arraun Kluba, Hibaika Jamones Ancín eta Zumaia Salegi Jatetxea. Galiziako ligatik, berriz, Cabok du kanporaketa honetan izateko asmoa.
Bi promozio jardunaldi hauek irailaren 19an eta 20an jokatuko dira Bermeon eta Portugaleten, eta, Ligaren arabera, bertan izango dira ETE Ligako ordezkari bat, Galiziako Emakumezkoen Traineru Ligako beste bat eta Euskotren Ligako laugarren sailkatua.