Oxfordeko argazki erakusketa ikusteko azken egunak

Juan Luis Romatet 2020ko abuztuaren 11

Zumaiako 32. Argazki Lehiaketara aurkeztutako lan sorta bat ikus daiteke egunotan Alondegiko Oxford aretoan. Azken egunak dira erakusketa hau ikusteko, bihar itxiko ditu eta ateak. 

Distira argazki elkarteak Zumaiako Udalarekin elkarlanean antolatzen duen argazki lehiaketako lan onenak biltzen ditu erakusketa honek. Zuri beltzezko lanak dira guztiak. Aurtengo lehiaketako gaia librea izan denez, tematika anitzeko erakusketa osatu dute. Guztira 226 lan jaso zituzten, eta horietatik puntu gehien jaso dituzten 36 erakutsi dituzte. 

Erakusketa hau bihar arte egongo da zabalik Alondegian, Oxford aretoan, 18:30etik 20:30era bitartean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide