Kantabriara mugituko da asteburu honetan KAE eta ETE ligetako jarduera. Larunbatean eta igandean izango dira estropadak hiriburu honetan, eta bertan izango dira Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteko bi traineruak.
KAE-1 ligako estropadak eguerdiko 12:00etan jokatuko dira bi egunetan. Larunbatean 50. Ciudad de Santander bandera izango da jokoan, eta igandean XV. Marina de Cudeyo bandera.
Emakumekoen estropadak, berriz, arratsaldez jokatuko dira larunbatean zein igandean, 17:00etatik aurrera. Larunbatean ETE ligako zazpigarren jardunaldia jokatuko dute, eta igandean I. Rosmi bandera.