Tsunami hitza aipatu zuen Nekane Murga Osasuneko Sailburuak atzoko agerraldian. Badirudi olatuak indarrarekin jarraitzen duela. Izan ere, larunbatean zehar egindako 7.780 PCR probetan beste 610 kasu positibo atzeman zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Aurreko egunotan bezala, Bizkaian izan dira kasu gehien –370 kasu–; Araban 130 kasu izan dira, eta Gipuzkoan 106. Beste lau kasu positibo ere zenbatu dituzte, erkidegoan bizi ez diren pertsonena.
Ospitalean ingresatutako pertsonen kopuruak ere gora egin du azken 24 orduetan. Beste 18 pertsona ospitaleratu dituzte azken orduetan, eta gaur egun 14 lagun daude Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaletan.
Kontuan hartu behar da Osasun Sailak ez duelako herrietako daturik ematen asteburuetan. Beraz, bihar arte zain egon beharko da jakiteko ea kasu positiborik izan den Zumaian asteburu honetan.
Nafarroan, berriz, 160 kasu positibo detektatu dituzte azken orduetan. Beraz, 770 dira Hego Euskal Herrian atzemandako kasuak.