XV. Marina de Cudeyo bandera jokatu da gaur eguerdiko 12:00etatik aurrera. Haizeak baldintzatu duen estropadan, Zumaiak bezperan izandako esperientzia txarra alde batera utzi, eta sentsazio onak berreskuratu ditu. Emaitza alde batera utzita –bederatzigarren izan da Pedreñak irabazi duen estropadan–, egindako lanarekin pozik dira Telmo Deuneko arraunlariak.
Zortzi jardunaldi jokatuta, zortzigarren postuan da Zumaia sailkapen orokorrean.
Hona hemen estropada honetan izandako denborak.
Gustura egoteko asteburua izan da hau emakumezkoen Telmo Deunentzat. Larunbatean bandera irabazi zuten, eta gaur hirugarren izan da, I. Rosmi banderan. Errenteriako Hibaikak eman du gaur sorpresa, bandera irabazi baitu Tolosaldearen aurretik; 67 ehuneko besterik ez da izan bi traineruen artean. Zumaia hirugarren sartu da, Hibaikarekiko hamar segundora.
Sailkapen orokorrean bigarren da Zumaia 53 punturekin. Tolosaldea da liderra, 70 punturekin, eta Hibaika hirugarren 49 punturekin.
Hemen dira gaurko estropadan izandako emaitzak.
Hurrengo estropadak, bai KAE ligetan bai ETE ligan, Getxon jokatuko dira, larunbatean eta igandean.