Gonzalez Etxabarri ahizpak Abanca Pantineko surf txapelketan ari dira parte hartzen

Baleike 2020ko abuztuaren 20a

Janire Gonzalez Etxabarrik berehala du final-laurdenetara sailkatzeko kanporaketa. Hemen ikus dezakezue zuzenean.

Anettek lehen txanda gainditu ondoren, hirugarren izan da bigarrenean eta hor amaitu da bere txapelketa. Janirek, berriz, aurrera jarraitu du eta laster da hirugarren txandan lehiatzekoa (zuzenean ikus dezakezue hemen).

Lehenengo bi txandak erraz gainditu ditu Janirek, bietan izan baita onena. Final-laurdenetarako txartela du jokoan hurrengo kanporaketan. Teresa Bonvalot, Menalia Suarez eta Bianca Tye izango ditu aurkari.

Txapelketa zuzenean jarrai dezakezue internet bidez.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide