Getxon jokatuko ditu Zumaiak asteburuko traineru estropadak

Gorka Zabaleta 2020ko abu. 22a, 10:09

Getxon jokatuko dira gaur eta bihar ETE eta KAE ligetako estropadak. Bi egunetan, emakumeen estropadak 18:00etan izango dira eta gizonena 19:00etan. 

ETE eta KAE ligetako denboraldia azken txanpara gerturatzen ari da. Gaur eta bihar Getxon izango dira Telmo Deuneko arraunlariak, eta beste asteburu bat baino ez zaie geldituko ligako lanak bukatzeko –Castro Urdialesen izango da azken jardunaldia–.

Emakumeen traineruak Bilboko Ikurrina izango du gaur jokoan, 18:00etatik aurrera; bihar Erandioko Bandera, estropada eremu berberean. Banderak lehiatzeaz gain, sailkapen orokorreko bigarren postua sendotzea izango dute helburu.

Gizonen kasuan, 19:00etan hasiko da KAE-1 Ligako estropada. Gaur Algortako Portuzarra Ikurrina izango dute jokoan, eta bihar, estropada eremu eta ordu berberean Erandioko Bandera. Zumaiarrak zortzigarren postuan daude sailkatuta, eta Ligako azken txanpan duten onena ematen ahaleginduko dira.

Getxon jokatuko diren estropada guztiak sei kaletara izango dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide