Telmo Deuneko emakumeek laugarren postuan amaitu zuten atzo Getxon jokatu zen ETE Ligako estropada. Tolosaldea, Hibaika eta Ondarroa izan zituzten aurretik. Emaitza hauekin Zumaiak bigarren jarraitzen du sailkapenean, baina Hibaika bi puntura gerturatu da orain.
Gizonen kasuan, zortzigarren postuan amaitu zuten atzo. Estropadarari ondo ekin zioten, baina azkenerako ezin onenen erritmoari eutsi. Sailkapen nagusian ere zortzigarren postuan mantendu dira zumaiarrak. Gaur izango dute bi traineruek atzoko emaitza hobetzeko aukera.
Sailkapenak
Emakumeak