Ez da zumaiarren arteko finalik izango Urrezko Eskularruan

Gorka Zabaleta 2020ko abuztuaren 25a

Beaskoetxeak eta Lopezek finalaurrekoa galdu dute Erkiaga eta Minvielleren aurka, 15-14 eta 15-14. Biharko finalean Iñaki Goikoetxea izango da, Eric Irastorza bikotekide.

Lekerika zen Erkiagaren bikotekide atzoko finalaurrekoan, baina partida bertan behera utzi behar izan zuen arazo pertsonalak medio, eta David Minvielle miarriztarrak hartu zuen bere lekua. Minviellek lehen partida zuen lesio luze baten ondoren. Hala ere, Diego Beaskoetxea eta Imanol Lopez ez ziren nagusitzeko gai izan, eta biharko finala jokatzeko aukera galdu zuten.

Finala Irastorza-Goikoetxea eta Erkiaga-Minvielle bikoteek jokatuko dute, 20:30etik aurrera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide