Zumaienan egingo da Dardarafest jaialdia

Baleike

Herri Eskolako patioan zen egitekoa baina eguraldi txarra dago iragarrita larunbaterako. Jaialdirako gonbidapenak turismo bulegoan eskura daitezke.

Aretoko ateak 17:30ean irekiko dira eta jaialdia 18:00etan hasiko da, Nago ta Ni artistaren emanaldiarekin. Segidan, 19:15ean, Mouraren txanda izango da. Ordu erdiko etenaldia egingo da 20:15etik 20:45era. Tarte horretan aretoa hustu egingo da. Eta jaialdia amaitzeko, 21:00etan, Nataliren kontzertua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide