Positiborik ez Zumaian azken 24 orduetan

Anartz Izagirre 2020ko abuztuaren 27a

Zumaian azken 24 orduetan egin diren PCR probetan ez da positiborik agertu, Osasun Sailak emandako datuen arabera. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 764 kasu positibo atzeman dituzte.

Osasun Sailak adierazi duenez, Urola Kostan 22 izan dira positiboak: zazpi koronabirus kasu berri egon dira Azpeitian, bederatzi Zarautzen, eta bina kasu Azkoitian, Orion eta Zestoan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere ez du etenik positibo berrien kopuruak. Izan ere, 764 izan dira azken orduetan hiru lurralde horietan hautemandako kasuak —Bizkaian 365, Gipuzkoan 243, Araban 131 eta hiru lurralde horietatik kanpo bizi direnen kasuan, 25—. Atzo, guztira, 8.753 proba egin zituen Osasun Sailak, bezperan baino 398 gehiago.

Ospitaleratutako gaixoen kopuruak ere gorantz egin du, 217 baitira ospitaleratuta dauden lagunak, atzo baino hogei gehiago. ZIUn dauden gaixoak, berriz, 31 dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide