'San Telmo txikia' ohiko lekuan da berriz ere, zaharberritu ondoren

Maria Maya Manterola 2020ko abuztuaren 31

Santuaren irudi txikia San Telmo kaleko horma-hobian da berriz ere, Rakel Nacenta zumaiarrak zaharberritu ondoren.

Aurtengo inauterietan kalteak eragin zizkioten San Telmo kalean egon ohi den santuaren irudi txikiari. Udalak adituen esku utzi zuen orduan konponketa lanak. Hain zuzen ere, Rakel Nacenta zaharberritzailea aritu da hilabeteotan lan hori egiten. 

Santuaren irudi txikiaren aingura margotu eta bere lekuan ezarri, salbamendu-txalupa zaharberritu, kandelak garbitu, koroa garbitu eta botoiak margotu ditu Nacentak, besteak beste. Artelanak eta interes historikoko obrak egoera onean mantendu daitezen egiten du lan, eta horretarako garbiketa, konponketa eta mantentze lanak egiten ditu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide