Tritoiena mendi lasterketa irabazi du Leire Baraibarrek

Juan Luis Romatet 2020ko abuztuaren 31

Tritoiena mendi lasterketaren laugarren edizioa korritu zuten atzo Arbizun, Nafarroan. Emakumezkoetan Leire Baraibar zumaiarra izan da irabazlea.

Maiatzean zen jokatzekoa proba hau, baina pandemiagatik abuztura mugitzea erabaki zuen antolakuntzak. Atzo jokatu zen lasterketa, eta osasun neurriak mantendu ahal izateko parte hartzea 200 korrikalarira mugatu zuten. 

Goizeko 9:30ean abiatu ziren korrikalariak. Aurretik 21 kilometroko bidea zuten kirolariek, eta 1.483 metroko Beriain (San Donato) mendia igo behar izan zuten. 

Leire Baraibar zumaiarra izan zen onena emakumezkoen artean. Emakumezkoetan baita ere, Sonia Albarez zazpigarren izan zen. Mikel Etxeberria, berriz, 19. izan zen gizonezkoen sailkapenean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide