Zumaiako Emakumeon* Etxeak eta Asanblada feministak antolatutako emakumeen pala txapelketako partidak jokatu dira azken asteotan zehar Odieta pilotalekuan. Behin hasierako fasea amaituta, finalerdiak jokatzen ari dira azken egunotan.
Pasa den asteburuan jokatu zuten lehen finalerdia, eta Maite Aizpuruak eta Janire San Sebastianek osatutako bikoteak 16 eta 22 emaitzarekin irabazi zien Ana Egañari eta Leire Esnali. Bigarren finalerdia larunbat honetan jokatuko dute, 20:00etatik aurrera: Kistiñe Astigarraga eta Alaia Azkue, Leire Mendizabal eta Naiara Barredoren aurka ariko dira. Finala, berriz, eguerdiko 12:00etan jokatuko da. Partida hauek Odieta frontoian jokatuko dira.
