Datorren astean hasiko dira boxeo eskolako saioak

Juan Luis Romatet 2020ko irailaren 3a

Zumaia Cuban Boxing klubak datorren astelehenean hasiko ditu kurtso berriko boxeo saioak. Haurrei zein helduei zuzendutako saioak izango dira hauek. 

Lubaki kiroldegian eta Herri Eskolako gimnasioan emango dira ikastaroak, egunaren arabera. Hala, helduei dagokionez, astelehen eta asteazkenetan, 11:00etatik 12:00etara bitartean Lubaki kiroldegian izango dira saioak; astearte eta ostegunetan, berriz, Herri Eskolako gimnasioan egingo dira, 19:15etik 20:30era bitartean.

Haurrentzako saioak astearte eta ostegun arratsaldetan izango dira, Herri Eskolako gimnasioan, 18:15etik 19:15era bitartean. 

Pandemia dela eta, ikastaro hauetan osasun eta segurtasun neurriak errespetatuko direla eman dute aditzera antolatzaileek. Boxeo eskolan parte hartuko dutenek maskara eraman beharko dute saioetan. 

Boxeo eskolan izena eman nahi dutenek 606 10 76 33 (Ruben) telefono zenbakira dei egin dezakete. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide