Kontxako sailkatze postuetatik urrun geratu dira Zumaiako gizonezkoak

Aritz Mutiozabal

19. postuan bukatu du Telmo Deun arraun elkarteko traineruak

Zumaiako emakumeen traineruak Kontxako Banderarako txartela erdietsi zuten atzo. Gizonezkoek, ordea, aukera urriak zituzten, eta gaurko sailkatze estropadak halaxe erakutsi du. Guztira 21 taldek hartu dute parte eta zumaiarrak 19. postuan bukatu dute Donostiako badian eginiko erlojupeko proban; Mutrikuren eta Hibaikaren aurretik amaitu dute. Haien aurretik Getaria sailkatu da, antzerako denboratan aritu dena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide