Janire Gonzalez Etxabarri laugarren izan da Espainiako surf txapelketan

Juan Luis Romatet

Maila absolutoko Espainiako surf txapelketako finalak jokatu zituzten atzo Valdoviñon, Galizian. Emakumeetan, txapelketako finalera heldu zen Janire Gonzalez Etxabarri, baina ostegunean ez bezala, atzo ezin izan zuen irabazlearen txapela jantzi. 

16 urtez azpikoen txapelketa irabazi zuen Gonzalez Etxabarrik ostegunean, eta atzo maila gorenean txapela lortzeko asmoarekin sartu zen uretan. Zumaiarrak puntu gehien lortu zituen aurretik jokatutako txandetan, eta baita finalerdian ere. Finalean, baina, ezin izan zituen olatu onak hartu, eta laugarren postuarekin konformatu behar izan zuen. Irabazlea Nadia Erostarbe zarauztarra izan da. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide