Pala eta esku pilota txapelketetako lehen jardunaldiak jokatu dituzte

Juan Luis Romatet

Argazkiak: Juan Luis Romatet

Abian dira pala eta esku pilota txapelketa herrikoiak. Pasa den astean jokatuko zituzten txapelketetako lehen jardunaldiak, Odieta frontoian.

Ostiralean hasi zen esku pilota txapelketa herrikoia. Hiru izan ziren Odietan jokatutako partidak, emaitza hauekin:

  • Aritz Salegi-Arkaitz Astigarraga, 15 – Eneko Urbieta-Unai Beristain, 22
  • Iñigo Tumas-Eneko Izagirre, 12 – Alex Uranga-Kimetz Etxabe, 22
  • Josu Salegi-Aitor Aizpurua, 22 – Ander Odriozola-Joseba Martija, 9

Datorren ostiralean, hilaren 11n, jokatuko da txapelketako bigarren jardunaldia.

Pala txapelketari dagokionez, asteazken eta ostegun arratsaldean, eta larunbat goizean jokatu ziren partidak. Emaitza hauek izan ziren:

  • Salegi-Aizpurua, 22 – Alberdi-Iribar, 13
  • Martinez-Justa, 22 – Zuazobide-Carballo, 17
  • Ulazia-Ruiz, 22 – Jurgi-Erreka,18
  • Gorostola-Alkorta, 22 – Kalderon-Larrañaga, 15
  • Paxa-Cabaleiro, 22 – Izarra-Larrañaga, 11

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide