Munduko sprint Koparako txartela eskuratu du Iñigo Peñak

Juan Luis Romatet 2020ko irailaren 7a

Hungariako Szeged hirian jokatuko da piraguismoko Munduko Kopa, sprint modalitatean. Txapelketa irailaren 24tik 27ra bitartean jokatuko da, eta bertan izango da Iñigo Peña piraguista zumaiarra. 

Verducidon (Pontevedra, Galizia) jokatu dira asteburu honetan txapelketarako sailkatze probak. Iñigo Peñak eta Francisco Cubelosek larunbatean izan zuten estropada, 1.000 metroan. Distantzia honetako munduko azpitxapeldunek 3:11,418 denbora eginda lortu dute Munduko txapelketarako saikapena, estropadan Albert Martí eta Roi Rodriguezi irabazi ondoren. 

Peña pozik zen sailkatzeagatik, eta baita denboraldia hasi delako. "Behingoz hasi da denboraldia. Hainbeste hilabeteko geldialdiaren ondoren lehiatzeko gogoz ginen. Estropada gogorra izan da, baina ona, eta Espainiako K2 onena izatea lortu dugu berriro ere. Orain Munduko Koparako prestatu behar dugu hiru hilabete hauetan, Szegeden berriro lan ona egiteko".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide