Abuztuko etenaldiaren ondoren, Zumaiako pentsiodunen eta jubilatuen talde bat Saregileen plazan elkartu da gaur, astelehena, beren aldarria plazaratzeko. Pentsio publiko eta duinen eskaerarekin batera, egoera zaurgarrian dauden pertsonen zaintza egokia eta kalitatezko osasun publikoa ere aldarrikatu dituzte.