Herritar batzuek interesa agertu dute beren etxeetan horrelakoak jartzeko, eta Euskara Zerbitzuak beste deialdi bat egitea erabaki du, izen zaharren berri eman eta, bizilagunak ados egonez gero, atarietan xafla berriak jartzeko.
Gutunak bidaliko dizkiete herriguneko etxe batzuetako arduradunei, deialdiaren berri emateko. Argibide gehiago jasotzeko euskaratxanpan@zumaia.eus helbidera idatzi daiteke, edo 943-86 50 25 telefono zenbakira deitu.