Zirko Txoskok 'Indartsuak' ikuskizuna ekarriko du ostiralean Zumaiara

Juan Luis Romatet

Zirko Txosko konpainia eusko-galiziarrak Indartsuak izeneko ikuskizuna ekarriko du ostiral honetan Zumaiara. Emanaldia 17:30ean izango da, Torreberrin, eta gonbidapenak bihar banatuko dira, turismo bulegoan. Euria egiten badu Zumaienako aretora eramango da.

Zirkoa eta umorea uztartzen ditu konpainia honek bere ikuskizunean. Bi pertsonaia xelebre hauek “Munduko Indartsuenen Txapelketarako” prestatu dituzten akrobazia koreografiak aurkeztera etorri dira. Baina dena ongi irten dadin, azken orduko arazo, beldur eta erronka ugari gainditu beharko dituzte. Gai izango ote dira?

4 urtetik gorako publikoari zuzendutako ikuskizuna da hau, eta gonbidapenak bihartik aurrera izango dira eskuragarrik turismo bulegoan. Pertsonako bina gonbidapen emango dira gehienez. Emanaldian zehar segurtasun neurriak zainduko dira: distantzia, maskara, norbere tokian eserita egon beharra, etab.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide