Bertsolaritza eta dantza gurutzatzen dituen Errimak bi oinetan ikuskizuna taularatuko du Haatik dantza konpainiak bihar Aita Mariko zine aretoan. Bertsolaritzaren soinua mugimendu garaikide bihurtzen duen emanaldia da, Aiert Beobidek eta Unai Elizasuk zuzendua.
Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz eskuratzeko aukera izango dute Baleikeko bazkideek. Hemen izango dute zozketan parte hartzeko aukera; bihar goizean emango dugu saridunen berri. Zorte on!