Ilara luzeak Itzurun hondartzara bidean

Herritarren txokoa 2020ko irailaren 14a

Uda denboraldia bukatzear da, baina eguraldi eguzkitsuak bultzatuta edo, jende ugari ibili da egunotan Zumaiako hondartzetan. Atzo, igandea, herritar batek kexa bidali zuen Baleikera, argazki honekin lagunduta. Amaia plazako semaforoak edukiera % 65ekoa zela zioen arren, Itzurun hondartzara sartzeko ilara luzeak topatu zituzten. Gainera, erabiltzaile horren arabera, ordubete itxaron zuten hondartzara sartzeko, baina lekua bazegoen. "Zertarako dago aplikazioa? Zertarako dago Amaia plazako semaforoa?", galdegin du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide