Kantauri taberna zabalik izango da bihartik aurrera

Maria Maya Manterola 2020ko irailaren 15a

Bertako langile batek PCR proban positibo eman ondoren, itxi egin zuten abuztuko azken astean. Opor egun batzuen ondoren, zabalik izango da aurrerantzean.

Abuztuaren azkenengo astean itxi egin behar izan zuten Kantauri taberna, bertako langile batek PCR proban positibo eman ondoren. Langile guztiek egin zuten proba, eta negatibo eman bazuten ere, opor egun batzuen ondoren, bihar zabalduko dute berriz ere.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide