'Irakurri matte' taldean parte hartzeko izena eman beharko da

Maria Maya Manterola

COVID-19ak ekarritako neurriek behartuta, ezinbestekotzat jo dute taldean zenbat kide izango diren aurreikustea. Horregatik, izen ematea zabaldu du Udalak.

Orain arte Irakurri matte irakurle taldea Alondegiko Moilan gelan bildu izan da, irakurritakoak norberari zer ekarri edota iradoki dion partekatzeko. Aurtengoan, ordea, COVID-19ak behartuta, taldean zenbat kide izango diren aurreikustea ezinbestekoa izango da. Horregatik, Zumaiako Udalak jakinarazi du irailaren 30a baino lehen eman beharko dela izena, euskara@zumaia.eus helbidera idatzita edo 943-86 50 25  telefono zenbakira deituta. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide