Lan-eskaintza Zumaiako Otezuri egoitzan

Baleike 2020ko irailaren 16a

Erizain bat behar du Otezuri egoitzak, urtebeterako. Goiz eta arratsaldeko lanaldiak bete beharko ditu langileak.

Zumaiako Otezuri egoitzak erizain bat behar du, lanaldi osorako. Lan-eskaintza urtebetekoa da, eta goiz eta arratsaldeko lanaldiak bete behako ditu langileak. Soldata hitzarmenaren araberakoa izango dela zehaztu du Otezurik. Curriculumak honako helbidean jasoko dituzte: lierni.santamaria@matiafundazioa.eus

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide