Groelandiako itsas ikerketarako ontzia ureratu dute

Mireia Galarza Bastida 2020ko irailaren 19a

Aurrerantzean, ontzia uretan dagoela egingo dituzte lanak. Ikerketa ozeanografikorako egiten duten lehen ontzia da.

Hainbat herritarren begiradapean, Groelandiako Itsas Ikerketa erakundearentzako ontzia uretaratu zuten atzo Balenciaga ontziolan. Orain arteko lanak lehorrean izan badira ere, aurrerantzean ontzia uretan dagoela egingo dituzte. Izan ere, ez dago oraindik amaituta, barrukaldea amaitzeko du oraindik. Hala ere, uretan arazorik duen ikusteko uretaratu zuten atzo. Ikerketa ozeanografikorako egiten duten lehen ontzia da.

Erlazionatuak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide