Odola eman nahi dutenek irailaren 23an, asteazkena, gerturatu beharko dute Jubilatuen Etxera. Ohi bezala, 16:30etik 20:30era ibiliko dira erizainak odola ateratzen. Osasun krisiagatik hainbat neurri hartzen ari da Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartea ere, eta horietako bat da herritarrek derrigorrez aurrez hartu behar dutela ordua. Neurri horren helburua da jende pilaketak saihestea odola ematerakoan.
Izena emateko astelehenean nahiz asteartean deitu daiteke, 18:00etatik 21:00etara, ondorengo telefono zenbakira: 609-81 27 06.
- Eman al dezaket odola? Ohiko zalantzak hemen argitu ditzakezu.
- Hezur-muin emaile egiteko informazioa