Ohiko osoko bilkura izango da ostegun honetan

Dorleta Agiriano Lai

Etxebizitzen alokairurako dirulaguntza berriak nahiz Emakumeen Etxea izango dituzte mintzagai, 18:00etatik aurrera.

Datorren ostegunean, irailak 24, ohiko osoko bilkura egingo dute Zumaian. Pleno aretoan izango da saioa, 18:00etan hasita.

Oraingoan landu eta aztertuko dituzten gaien artean daude, besteak beste, Emakumeen Etxea eta hura eraikitzeko  kreditu aldaketa, etxebizitzen alokairurako dirulaguntza berriak edota merkatari eta ostalariek inbertsioak egiteko laguntzak.

Ikusi ohiko osoko bilkurako aztergai guztiak hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide