Lehendakaria hautatzeko hauteskunde prozesua abiatu du Telmo Deunek

Maria Maya Manterola

Urriaren 8ra arte aurkeztu daitezke hautagaien zerrendak. Urriaren 23an egingo dira hauteskundeak, eta egun horretan aurkeztuko dituzte 2019-2020 denboraldiko kontuak ere.

COVID-19ak sortutako egoera dela eta, asanblada egitea ezinezkoa denez, Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteak hauteskunde prozesua abian jarri du. 2020ko urriaren 23an izango dira hauteskundeak, eta 2019-2020 denboraldiko kontuak ere egun horretan aurkeztuko dituzte. 

Arraun elkarteak jakinarazi du urriaren 8ra arte aurkeztu daitezkeela hautagaien zerrendak. Zerrendak itxiak izango dira, eta bost hautagaien eta ordezko bi bazkideen izenak aurkeztu beharko dira, zerrendako bazkideen sinadurarekin. Zerrendaburua lehendakari hautagaia izango da. Klubaren egoitzan jasoko dituzte zerrenda horiek (Etxezarreta 27). 

Zerrenda bakarra baldin badago inongo bozketarik gabe onartuko dute; zerrenda gehiagoren kasuan, urriaren 23an 19:00etan egingo dute bozkaketa Batzar Berezian.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide