Espainiako txapelketako azken fasera sailkatu dira Eduardo Agirre eta Maite Ortiz de Mendibil puntistak

Maria Maya Manterola

Asteburu honetan jokatuko dute Espainiako txapelketako azken fasea bi puntistek, Iruñeko Labrit pilotalekuan. 

Joan den asteburuko partiden ondoren, Zumaiako Pilota Elkarteko puntistak Espainiako txapelketaren azken faserako sailkatzea lortu dute. Emakumezkoetan, binakako txapelketan Maite Ortiz de Mendibil sailkatu da, hain zuzen ere, asteburuan jokatuko den azken fase horretarako. Gizonezkoetan, Eduardo Agirre banakako txapelketako final aurrekoetan izango da, orain arteko partida guztiak irabazita. 

Asteburuan izango dute hitzordua Zumaiako bi puntistek, Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide