Bozkatu urriaren 1era bitartean Udako I. Argazki Lehiaketako argazki onena

Baleike 2020ko irailaren 25a

Ikusleen Saria norentzat izango den atari honetako erabiltzaileek erabakiko dute. Botoa ematen dutenen artean sari bat zozkatuko du Baleikek: Goiz Argazkien eskutik, argazki handitzea eta formatu berri batean egokitzea.

Sartu gara udazkenean, eta iritsi da Udako I. Argazki Lehiaketako irabazleak aukeratzeko unea. Batetik, epaimahai batek esango du bere iritziz zein den argazki onena. Bestetik, atari honetako erabiltzaileek ere botoa emateko aukera edukiko dute, Ikusleen Saria banatzeko. Hiru boto eman ahalko dira, urriaren 1a baino lehen, esteka honetan.

Gainera, botoa ematen duten guztien artean sari bat zozkatuko da: Goiz Argazkien eskutik, argazki handitzea eta formatu berri batean egokitzea.

Ikusleen Saria jasotzen duen argazkilariak, berriz, Sastarrainen bi lagunentzako zaldiz ibilaldia eskuratuko du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide