Organo, soprano eta tronpeta kontzertuaz gozatu dute larunbat gauean

Maria Maya Manterola

San Pedro parrokian 50 pertsona inguruk hartu zuen aterpe, V. Flysch organo zikloaren barruan antolatutako kontzertua ikusteko. 

V. Flysch organo zikloaren barruan, organo, soprano eta tronpeta kontzertua eskaini zuten atzo San Pedro parrokian. Nuria Orbea, Vicente Olmos eta Ainhoa Barredo musikagileek bi zatitan antolatu zuten emanaldia: alde batetik, doinu espiritualak; eta bestetik, abesti herrikoiak. Benito Lertxundiren Loretxoa abestiarekin borobildu zuten emanaldia. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide