Udako euskara ikastaroei zuzendutako dirulaguntza eskatzeko epea zabaldu du gaur Zumaiako Udalak. Hala, diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza gisa egindakoak.
Dirulaguntza horietara aurkezteko honako baldintzak bete behar dira:
- Zumaian erroldatuta egotea
- Gutxienez, % 80ko asistentzia edo aprobetxamendua egiaztatzea
- Dirulaguntzaren eskabidea beteta (hirugarrenen altako orria barne)
- Nortasun agiriaren fotokopia
- Ikastaroa ordaindu izanaren egiaztagiria
- Egindako ikastaroan asistentzia % 80tik gorakoa izan dela ziurtatzen duen agiria, euskaltegiak berak emana
-
Hirugarrenen alta emateko agiria (baldin eta aurrez aurkeztu ez bada edota aurreko kontua aldatu bada