Zumaiarra da goizeko istripuan zaurituetako bat

Baleike

Argazkia: Utzitakoa

[EGUNERATUTA] Auto bat errepidetik atera da eta korrika zihoazen bi pertsona harrapatu ditu. Zaurituetako bat zumaiarra dela jakin du Baleikek.

Istripua gertatu da Zumaia eta Getaria kostatik lotzen dituen N-634 errepidean, 9:30ak aldera. Ertzaintzak Baleikeri baieztatu dion informazioaren arabera, ibilgailu bat errepidetik atera da, eta korrika zihoazen bi pertsona harrapatu ditu. Horietako bat larri dago, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Zaurituetako bat zumaiarra da, eta bestea Zarautzen bizi den markinarra. 

Errepidea ez dute guztiz itxi, eta txandakako zirkulazioa ezarri dute zauritutakoak artatu eta errepidea garbitu bitartean. Informazioa jaso ahala emango du Baleikek gertatutakoaren berri.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide