'Akelarre' pelikula emango da asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2020ko urriaren 2a

Donostiako Zinemaldian aurkeztu ondoren, asteburu honetan helduko da Pablo Agueroren Akelarre pelikula zinema aretoerara. Zumaian ere ikusteko aukera izango da ostiraletik astelehenera bitartean, Aita Mari zinema aretoan.

Akelarre filmak sorgin ehiza du hizpide. XVII. mendean, Euskal Herriko andre batzuei sorginkeria egotziko die inkisizioak. Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu da.

Ordutegia: ostiralean 19:30ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean 19:30ean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide