Gepettok bere azken lana amaitu du: Pinocchio. Baina, nor da Pinocchio? Zer egiten du mundu honetan? Edo zer egin beharko luke? Galdera horiei erantzuteko, bidaia bati ekingo dio: mundu errealetik imajinaziora, nobela pikareskoaren iruditeriatik animaliaz jositako fabulara.
Antzezlan honek zuzendaritza onenaren Feten saria jaso du.
Sarrerak turismo bulegoan daude salgai, 4 euroan.