Ontziaren izena erabakitzeko, Groenlandiako Natur Institutuak lehiaketa abiatu zuen urte hasieran, eta 600dik gora proposamen jaso zituen. Jarraian, batzorde batek Aqqaluk Lyngek iradokitako Tarajoq aukeratu zuen.
Tarajoq hitzak esanahi desberdina izan dezake. Hala, Kanadako eta Alaskako inuiten artean, Tarajoq itsasoaren inguruan erabiltzen da oraindik. Historian, inuitek mundua hiru elementuz osatuta deskribatzen dute: nuna, tarajoq eta sila (lurra, itsasoa eta airea). Groenlandian, baina, imaq hitza erabiltzen dute itsasoa definitzeko, eta Tarajoq gatzarentzako.
Balenciagan egindako ikerketa ontziak 61 metroko luzera du, eta Groenlandian egindako inbertsio handiena da. Ontziak lehengo Paamiut ikerketa itsasontzia ordezkatuko du, baina bere tamainarekin eta ekipamenduarekin ikerketa mota eta ingurumen zeregin askoz gehiago egiteko gai izango da, prestakuntza egonaldietarako, itsas hezkuntzarako kasu, lekua ere izango.
Ontzi hau groenlandiarreki 2021eko udaberrian entregatuko dietela aurreikusten da.