Nabigazio saioak eman zion atzo amaiera Zumaian egindako Itsas ondarearen jaialdiari

Juan Luis Romatet 2020ko urriaren 5a

Eguraldi kaskarrak atsedenaldia hartu zuen atzo arratsaldean, eta errioan zehar ontzi tradizionaletan nabigatzeko aukera izan zen. Era horretan amaitu zen Euskal Kostaldeko Geoparkeak bere hamargarren urteurrenaren harira Zumaian egindako jaialdiari. 

Itsas ondarearen jaialdia egin zen atzo Zumaian, Euskal Kostaldeko Geoparkea sortu zutela hamar urte betetzen direla ospatzeko. Urteurren horren harira Geoparkea osatzen duten hiru herritan egingo da jaialdi hau. Datozen bi asteburutan Mutrikun eta Deban egingo dira programako ekitaldiak: datorren larunbatean, hilaren 10ean, Mutrikun; eta urriaren 17an Deban.

Hiru anai batelaren, arotzen erreminten, eta itsasoarekin lotutako tresnen erakusketa egin zen Kofradiako plazatxoan. Kofradiako arrain salmenta gela ikusi eta ezagutzeko aukera ere izan zen. Arratsaldean, ordea, errioan ontzi tradizionaletan nabigatzeko aukera eman zitzaien herritarrei. Beduolako kideek beraien ontziak atera zituzten, eta ibaian gora eta behera ibiltzeko aukera izan zuten bertaratu eta izena eman zutenek. 

Argazkiak: Sara Utrera.

Erlazionatuak

Kofradia, kresalaz blai

Gorka Eizagirre/Juan Luis Romatet 2020 urr 04 Kultura

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide