Zumaiako Hogarraren taberna eta jatetxearen zerbitzua, atezaintza, garbiketa- eta mantentze-zerbitzua kontratatzeko oinarriak argitaratu berri ditu Zumaiako Udalak. Kontratuak bost urteko iraupena izango du, eta lehen urtean adjudikaziodunak Udalari ez dio ordainketarik egin beharko.
Bigarren urtetik aurrera gutxienez 4.800 euroko diru ekarpena egin beharko da, eta kopuru horri Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren zenbatekoa –1.008 euro– gehitu beharko zaio.
Hogarraren kudeaketaren eslepienera aurkezteko, UKUEren aholkularitzaz balia daitezke hautagaiak. Proiektua lantzen eta dokumentuak modu egokian aurkezteko laguntza topatuko dute bertan. Horretarako, deitu 943-89 08 08 telefono zenbakira edo idatzi jpino@urolakosta.eus helbidera.