BIDEOA. Bodyboardeko munduko txapeldunak Zumaian

Juan Luis Romatet 2020ko urriaren 7a

Hiruen artean munduko zazpi txapelketa dituzte. Bodyboard munduko izen esanguratsuak izan ziren atzo Zumaian, Spot surf dendan, marka baten promozio lanetan.

Lautan munduko txapeldun izan den Isabela Sousa brasildarra, bitan txapelketa irabazi duen Pierre Louis Costes frantziarra, eta behin munduko txapeldun izan den Tristan Roberts hegoafrikarra hurreratu ziren Zumaiara. Bertaratu ziren haur eta gazteei ere autografoak sinatu zizkieten. Amaitzeko, Itzurunera hurreratu ziren olatuak hartzera. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide