Argi mozketak izango dira asteartean herriko hainbat gunetan

Mireia Galarza 2020ko urriaren 18a

Ibedrola enpresak egin behar dituen lanak tarteko, 9:00etatik 13:00etara egongo dira argi gabe herriko zenbait gunetan. 

Datorren asteartean, urriak 20, Ibedrola enpresak San Joseko transformazio zentroko 2, 9 eta 11  lineak aldatuko ditu, zerbitzua hobetzeko. Hori horrela, egun horretan argindarra moztuko dute 9:00etatik 13:00etara herriko hainbat puntutan. Hain zuzen ere, hurrengo puntuetan eragingo du aldaketak:

2. LINEA:
- Eusebio Gurrutxaga 4
- Eusebio Gurrutxaga 6
- Eusebio Gurrutxaga 8
- Eusebio Gurrutxaga 12

9. LINEA:
- Axular ibiltokia 1 (Udaltzaingoa eta gasolindegia barne)
- E
usebio Gurrutxaga 3 (Hogarra barne)
- E
usebio Gurrutxaga 4
- Ignacio Zuloaga (ONCEren postua barne)
- Odieta kalea 1 (Torreberri eraikina barne)

11. LINEA:
- Bonifacio Etxegarai 1 (Laboral Kutxa barne)
- Bonifacio Etxegarai 2
- Eusebio Gurrutxaba 10

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide