Behin ligaxkak amaituta, pala txapelketako final laurdenak eta finalerdiak jokatu behar zituzten egun hauetan; esku pilota txapelketan, berriz, finalerdiak zituzten jokatzekoak ostiralean. Larunbatean, baina, pandemia ez hedatzeko neurri berriak iragarri zituen Eusko Jaurlaritzak, eta nerri horietako batzuek eragina izango dute kirolean. Zumaiako Pilota Elkarteak azaldu duenez, federatu gabekoen lehiaketak ezingo dira jokatu, eta horrek eragina izan dezake bi txapelketa herrikoi hauetan. "Momentuz bi txapelketak bertan behera geratuko dira. Boletinean zer ateratzen den ikusiko dugu, eta horren ondoren geratuko gara", aipatu dute txapelketako antolatzaileek.
Emaitzak eta sailkapenak
Pasa den astean jokatutako palako partidetan emaitza hauek izan ziren:
- Salegi-Aizpurua, 22 – Ulazia-Ruiz, 6
- Carballo-Zuazobide, 22 – Eltzo-Etxabe, 17
- Cabaleiro-Paxa, 22 – Ponce-Vazquez, 10
- Calderon-Larrañaga, 22 – Jurgi-Erreka, 11
Emaitza hauen ondoren, bi taldetako sailkapenak honela geratu dira:
A. Taldea
- Salegi-Aizpurua
- Ulazia-Ruiz
- Gorostola-Alkorta
- Calderon-Larrañaga
B . Taldea
- Zendoia-Oskarbi
- Elso-Etxabe
- Paxa-Cabaleiro
- Izarra-Larra
Jokatzen badira, final laurdenetan partida hauek jokatuko dituzte:
- Salegi-Aizpiurua vs Izarra-Larra
- Zendoia-Oskari vs Calderon-Larrañaga
- Ulazia-Ruiz vs Paxa-Cabaleiro
- Elso-Etxabe vs Gorostola-Alkorta
Esku pilota txapelketako ligaxkako azken jardunaldian, berriz, emaitza hauek izan ziren:
- Aritz Salegi-Arkaitz Astigarraga, 14 – Ander Odriozola-Joseba Martija, 22
- Roman Juaristi-Joseba Eizmendi, 22 – Alex Uranga-Kimetz Etxabe, 13
- Iñigo Tumas-Eneko Izagirre, 22 – Eneko Urbieta-Unai Beristain, 19
Lehen fasea amaituta, sailkapeneko lau postuak honela geratu dira:
- Josu Salegi-Aitor Aizpurua
- Ander Odriozola-Joseba Martija
- Aritz Salegi-Arkaitz Astigarraga
- Roman Juaristi-Joseba Eizmendi
Finalerdiak jokatzen badira, hauek izango dira norgehiagokak
- Josu Salegi-Aitor Aizpurua vs Roman Juaristi-Joseba Eizmendi
- Aritz Salegi-Arkaitz Astigarraga vs Ander Odriozola-Joseba Martija